Iluntzeko 20:00etan ekitaldi batekin ongi etorria emango diote udaletxean 2012 Kilometroak jaiari. Azpeititik ekarriko dute lekukoa, eta urtebetez egongo da herrian. 2012ko urriaren 7an ospatuko da ikastolen aldeko jaia Andoainen. Aurretik, urte oso bat ospakizuna behar bezala prestatzeko.
Azken ordukoa: Jendetza bilduta dago Andoaingo Goikoplazan, Kilometroak 2012 herrian burutuko dela ospatzeko.