Mielari agur esango diote gaur gauean Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urriaren 2a

Agur baino gehiago, "datorren urtera arte!" esango diote Mielari gaueko 21:00etan hasiko den ekitaldian. Parte hartzea oso handia izaten ari da jaietan, eta eguraldia ere primerakoa izan da asteazkenetik igandera arte.

Egun hauetako Bideoak  |  Argazkiak

Sanmielak, azken eguna. Egitaraua:

  • 09:00  Diana Txanbolin txistularien bandarekin.
  • 10:00-19:00  Artisau azoka San Juan plazan, Gabiltza elkarteak antolatuta.
  • 11:45  P. de Maria eta Egapedanbor haur danborraden irteera San Juan plazatik.
  • Ingurutxoa Aurrera Gure Ametsa dantza taldearen eskutik San Juan Plazan.
  • Dantza-soka Egape dantza taldeak eskainia, San Juan plazan.
  • 13:30  Herri kirol proba berezia geltoki kalean Sansonarri elkarteak antolatua.
  • 17:00  Herriko trikitilariak kaleetan zehar. Zaldi proba probalekuan.
  • 18:00  Eskaparate lehiaketaren sari banaketa txosnetan, Poxta Zaharrek antolatuta.
  • 18:30  Txekor jatea, Aizkibel harrobiak babestuta, eta Sagardo dastaketa San Juan plazan.  
  • 19:00  Dantzaldia Egan taldearekin San Juan plazan.           
  • 21:00  Mielari agurra, Zezen suzkoak eta azken traka San Juan plazan.