Izen-ematearekin oso kontent

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ira. 30a, 13:28

Izen-emate prozesua itxi ondoren, izandako erantzunarekin oso gustura agertu dira Arratzain futbol eskolako kideak.  Hauxe euren balorazioa: "Guztira 68 neska-mutilek eman dute izena futbol eskolan eta beste 16 jokalarik osatuko dute errendimenduko alebinen taldea. Beraz, 2000-2003 urte bitartean jaiotako 84 neska-mutilek izango dute BILLABONA F.K.E.an futbola praktikatzeko aukera. Maila desberdinetan banatuta daude gazteak:

-Benjaminak:

     2003an jaiotakoak -> 19 jokalari

     2002an jaiotakoak -> 16 jokalari

-Alebinak:

     2001ean jaiotakoak -> 12 jokalari

     2000n jaiotakoak -> 21 futbol eskolan eta 16 errendimenduko taldean

Irailaren 23an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Olaederra kiroldegian futbol eskolan apuntaturiko umeen gurasoekin bilera egin genuen. Bertan atera genuen inpresioa ezin hobea izan zen; gurasoen erantzuna oso ona izan da hasieratik. Futbol eskola zer izango den eta nola funtzionatzea nahi dugun jakinarazi genien, guk uste eta betetzea nahi ditugun oinarrizko ereduak azalduz. Beraz, jasotako erantzunaren neurrian tokatzen zaigu orain guri lan egitea, txukun-txukun eta gogo handiz.

Entrenamenduak ostiraletan burutuko ditugu Arratzaingo futbol zelaian arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara. Bileran eman zitzaien gurasoei aurtengo entrenamenduen egutegia eta orain federazioaren zain gaude beste futbol eskolekin batera egin behar den ligaxkaren egutegia jasotzeko. Lehen entrenamendua urriaren 7an izango da eta hor emango diogu futbol eskolari hasiera ofiziala, nolabait esateko.

Entrenamenduetarako sei begirale finko izango ditugu eta bi arduradun, 1 maila bakoitzeko, izango dute laguntzaile gisa. Beraz, okerrik ezean 8 pertsonen gidaritzapean egingo dute lana gaztetxoek 2011-2012ko futbol eskolan".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!