Andoaingo Bilduren prentsa oharra azken egunetako ika-mikaren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ira. 30a, 12:47

Udal Gobernuak honako lerro hauen bidez, azken egunetan sorturiko bilkuren gaineko eztabaidaren aginean honakoa adierazi nahi du:

Andoain, 2011ko irailak 29

"Irailaren 16an ONGINTZAko batzorde informatiboan, hil honen 28an herriko gizarte eragileekin Bildu koalizioak egin asmo zuen bilkuraren gainean informatu zuen, transparentzia osoarekin. Batzordean oposizioko inork ez zuen galderarik ez eta proposamenik egin, ez parte hartzeko saiakerarik egin.

15 egunetan eta aipatu bilera ospatu arte ez dugu ez galderarik ez eta proposamenik jaso gainontzeko alderdien aldetik. Eragileen bilera egunean, atzo, arratsaldeko 7etan eta bilerara sartzera gindoazela PPko zinegotziari bileraren helburua, Gobernu talde honek elkarteekin komunikazio zubiak eraikitzea zela adierazi nion. Bigarren momento batean alderdiekin elkartzeko asmoa genuela ere esan genion. Ez zuen inongo eragozpenik planteatu Atean geunden Bilduko bi zinegotziak sartu ginen eta gurekin batera elkarteetako ordezkari guztiak. Ez Asuni eta beste inorri ere ez zitzaion sartzea eragotzi ezta atea giltzaz itxi ere.

Gure asmoa da Andoaingo bizilagunekin komunikazio guneak zabaltzea, beraien arazoak, kezkak eta proposamenak jaso genituen atzoko bileran. Guk ere gure ikuspegia azaldu genien eta elkarrekin lanean aritzeko beharra ikusi genuen denok.

Herrigintzan aritzeko gogotsu gaude, lanean ari gara eta horrela jarraituko dugu.

Gertaerak behin argituta, honen guztiaren gainean eta PSOEk eta PPk erakutsitako jarrera dela eta Bildu koalizioak honakoa adierazi nahi du.

  • Udal Gobernu honek eta Bilduk Gizarte Eragileekin elkarlanerako guneak zabaldu ditu eta zabaltzen jarraituko du. Dinamika horren barruan kokatuz aste honetako bilkura. Gure asmoak azaldu eta herritarren iritziak eta ikuspegiak jasotzeko asmoz.
  • Udal Gobernuak gizarte eragileekin egindako bileretara udal gobernuko ordezkariak eta gizarte eragileen artean egiten dira. Gainontzeko alderdiek egin ditzaketen modu berean, beraike ikusiz norekin elkartu nahi duten. (adibidea jartze arren, PSOEk bilkura bat deitzen badu, herriko elkarteekin, ez da oso logikoa Bilduko, PNVko edota PP ko batek agertu nahi izatea.

Beraz, Udal gobernuak bilera bat egiten badu herriko elkarteekin ez da oso logikoa ere EAJko zinegotzi,. PSOe edo PP ko batek agertu nahi izatea.

  • Udal gobernuaren eta oposizioaren arteko eztabaida guneak batzorde informatiboak dira.
    Oposizioak gune egokiak ditu, galderak, kezkak, kritikak edo denadelakoak batzorde horietan azaltzeko.oposizioak beti jaso du udal gobernutik eskatu den informazioa. Beraz, inongo unean ez da inoren eskubiderik irratu. Eta ez da inoiz urratuko gainera.
  • Alderdiek zilegitasun eta aukera guztiak izan behar dituzte herritarrekin elkartzeko, eta PSOEri eta PPri deia luzatzen diogu benetan egin dezala, baina utz ditzala herria aldrebestu eta eztabaida kutsatzeko trikilamailu hauek alde batetara.
  • Oposizioaren jarrera erabat demagogoa da,eztabaida honek partea hartzearekin eta gardentasunarekin ez du zerikusirik. Oposizioak ezin du demagogia merkea egin".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!