Holandako ikasleak La Salle Berrozpe ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ira. 29a, 13:01

La Salle Berrozpe ikastetxeak urteak daramatza Europako hainbat herrialdeetako ikastetxeekin elkar trukaketa esperientziak  gauzatzen. Aste hauetan Holandako Roc-Eindhoven ikastetxeko hamasei ikasle izan dira. Aurtengo elkartrukea Goierri Lanbide Eskolarekin batera antolatu dute eta, beraz, ikasleek egonaldia Andoain eta Ordizia artean egin dute.


Goizez ikasleak tailerretan aritzen ziren lanean, ikastetxeen artean aurrez prestaturiko proiektuen diseinu eta montaketa lanak egiten. Arratsaldez, berriz, inguruko enpresak bisitatu ohi zituzten bertako industriaren errealitatea gertutik ezagutze aldera. Argazkia, esaterako, Asteasuko Echesa enpresaren atarian aterata dago.
Aisialdiaz gozatzeko ere aukera izan zuten, noski. Donostia, Hondarribia eta inguruak ezagutu zituzten.
Herbeheretarrak hona etorri aurretik, martxoan La Salleko ikasle talde bat bertan izan zen. Hango ikastetxea ezagutu zuten, lanbide heziketara bideratuta dagoena.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!