Ikusgarri zegoen Jakutegi plazako txosnagunea ostegun gauean, jendez gainezka. Guztiak ere patata tortila lehiaketan parte hartzen ari ziren. Edizio honetan marka guztiak apurtu dira, izan ere 50 talderen parte hartzea izan da. Orotara, 400 pertsona aritu ziren lehiaketaren baitan. Antolatzaileak, beraz, pozarren daude, kontutan izanik gainera parte hartzeagatik 3 euro ordaindu behar zirela.