Larunbatean, villabonan ospatu zen Bigarren Eskuko Azokara jende asko hurbildu zen. Denera 60 bizikleta jaso ziren, iaz baino %80 gehiago; hauetatik 49 partikularrenak eta 11 dendetakoak izan ziren. Bizikletez gain bestelako artikuluen artean, patinak, patineteak, trizikloak, autoan bizikletak eramatekoa, haurrak bizikletan eramateko aulkiak, eskularruak, puzgailuak, txirrinak, argiak, kaskoak, sillinak etab. saldu dira. Nahiz eta eguraldiak ez lagundu, antolakuntzatik oso balorazio ona egiten dugu. Herritarrak bizikleta berri bat erosi baino lehen bigarren eskuko materiala aztertzen duela islatzen du".
Igandean, eguraldi ederraz lagunduta, 100 bat pertsonek hartu zuten parte Asteasutik eta Ikaztegietatik irten zen Tolosaldeko Bizikleta Bira Herrikoian. Helduak eta haurrak beren bizikleten gainean eta txikienak bere gurditxoetan primeran ibili ziren. Hamaiketako ekologikoaren ondoren, Bizibidaiako Mikel, Rosa, Eki eta Lurrek Zelanda Berrira egindako bidaiaren abentureaz gozatu ahal izan genuen.