Urnietako udaleko Bozeramaileen batzordearen adierazpena ibilgailuen erreketaren harira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ira. 27a, 13:51

"Irailaren 24, larunbata, goizean Zabaletako aparkalekuan eragindako sutearen aurrean, hiru kotxe erre ziren eta laugarren bat kaltetua suertatu zen, Urnietako Udaleko Bozeramale Batzordeak, ekintza basati hau gaitzesten eta sutean kaltetutakoei euren elkartasuna adierazten die.
Era berean, herritarren laguntza eta Ertzaintzaren berehalako esku hartzea eta kalte handiagoak eragotziz berehala itzali zuten suhiltzaileen lana eskertzen du.
Laguntza honi esker, gertaerak argitu eta ustezko erruduna atxilotu ahal izan da".



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!