Elkartasun azoka Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ira. 26a, 14:40

Zizurkilgo herritarrek jakinarazi dutenez, irailaren 30etik urriaren 16ra –Zizurkilgo urteroko azoka egunera arte–, elkartasun azoka txikia egingo da Iriarte Kultur Etxeko goiko solairuan. Zizurkildarren artisau lanak ikusgai eta salgai egongo dira: oleoak, egur tailak eta beste hamaika eskulan.

Aste barruan, arratsaldez egongo da irekita, 16:30etatik aurrera,  asteburuetan berriz, goiz eta arratsaldez, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Zizurkildarrei eta inguruko herritarrei bertaratzeko deia egin diete antolatzaileek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!