Eguraldi eguzkitsua lagun, ehunka pertsona inguratu zen atzo Asteasuko azoka berezira. Egun osoan zehar izan zen zertaz gozaturik; herriko baserritarren baratzeko produktuak zein artisauen lanak plaza inguruan eta pilotalekuan kokatu zituzten eta Itturri-ondo tabernaren atzealdean herriko ganaduak izan ziren ikusgai. Bestalde, arroz esne lehiaketako egin zuten hirugarrenez eta Lierni Ormazabal eta Lide Elizegi izan ziren garaile. Asier Mendizabalek eskuratu zuen bigarren saria eta Juli Olaetxeak hirugarrena. Arratsaldean, lasto altxaketa erakustaldia eskaini zuten pilotalekuan.