Mugikortasun Iraunkorraren astearen baitan, bigarren eskuko azoka antolatu dute Tolosaldeko Udalek eta Tolosaldea Garatzenek Villabonako Berdura plazan. Goizetik hasita, mugikortasunarekin lotutako hamaika gailu eta tresna ikusi eta eskuratu izan da. Jende ugari bertaratu da azokara, baita berrikuntza gisa antolatzaileek abian jarri duten ekimenera ere: bizikleta elektrikoetan proba egitea, hain zuzen. Bihar, 10:00etatik aurrera, Asteasutik abiatuta, eskualdeko bidegorrian zehar txangoa izango da. Tartean hamaiketako ekologikoa egiteko aukera izango dute parte hartzaileek.