Burdina taldeko kideak Amasa-Villabonako Legarreta auzoan lanean aritu da gaur goizean. Joan zen astean auzo bereko karobia argitara atera bazuen, gaur goizean Legarbarrena Goikoa baserriaren alboan zakarrak hartuta zegoen antzinako garbilekua txukundu dute. Hurrengo larunbatean amaituko dute lana eta antzina, inguruko baserrietako emakumeek garbiketarako erabiltzen zuten lekua guztion begibistan izango da. Burdinako kideekin batera bertan izan dira Rosa Arregi Villabonako Udaleko ingurumen zinegotzia eta baita aurreko legegintzan postu hori bete zuen Pello Zendoia ere.