Iaz bezala, aurtengo ikasturtean ere dantza ikastaroa abian jartzeko asmoa dute Hutsunea Betez emakume taldeko kideek. Nagusiki aretoko dantzak landuko dituzte Gurea antzokiko erakusgelan. Ikastaroan izena eman eta egutegia adosteko bilera deitu dute astelehenerako:
Non: Gurea antzokiko erakusgelan.
Noiz: Irailak 26, astelehena. 18:00etan.