Kantu txapelketako diskan eskualdeko herritarrak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ira. 23a, 12:15

Iazko zaroaren 21ean, Kantu txapelketako finalean, bikotekako sailean lehen postua eskuratu zuten Ainhoa Barandiaran billabonatarrak eta Aiora Irazusta zizurkildarrak. Gaur, irailak 23, iazko txapelketan irabazle izan ziren kantarien artean grabatutako 'Kantugintzaren uhin berria' diska berria aurkeztuko dute Hernaniko Biteri aretoan, 22:00etatik aurrera.
Bestalde, urriaren erdian hasiko da aurtengo Kantu txapelketa. Hauexek hitzorduak:

2011ko Kantu txapelketa

Kanporaketak

-Urriak 15, larunbata. Lezo. 18:00.

-Urriak 23, igandea. Bergara. 18:00.

Finala

-Azaroak 27, igandea. Donostiako Antzoki Zaharra. 18:00.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!