Urnietako elizaren inguruko lantaldeak aditzera eman du haurren katekesien hasiera. Hauexek, lehen egunak: 1.maila: Urriak 3, astelehena. 2.maila: Urriak 17, astelehena. 3.maila: Urriak 24, astelehena.
Izena emateko eta ikasturtearen antolaketarako bilera egunak izango dira horiek, bide batez. 15:15etan katekesiko lokalean. Ordu horretan ezin dutenek, astelehen horietan 19:30etik aurrera etor daitezke. Lehen meza azaroaren 6an Haurren aurreneko meza azaroaren 6an izango da. 4., 5. eta 6. mailako neska-mutikoen katekesia ere goizeko 10:00etatik 11:00tara izango da, azaroaren 6an ere.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!