Olagarro jatea prestatzeko lanetan dabil Eteneta elkartea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ira. 22a, 11:14

Eteneta elkartean egingo zutela iragarri bazuten ere, azkenean Egape ikastolako jantokian izango da olagarro edo pulpo jatea. Txartelak aldez aurretik erostea komeni dela diote Etenetako kideek. Festa polita antolatzen ari dira.

ETENETA ELKARTEAREN JAIA
Irailak 30, ostirala

Egitaraua, jarraian:

  • 20:00 Olagarro jatea Egape ikastolako jantokian. Txartelak aldez aurretik erosteko deia egin dute antolatzaileek.
  • 21:30 Zine emanaldia Egapeko jolastokian. Aurretik Urnietako bideoak. Dohainik.
  • 23:15 Queimada Egapeko jantokian. Sorgina eta guzti! Dohainik.

HOBE TXARTELAK ALDEZ
AURRETIK EROSTEA

# RAZIOAK  Janariari dagokionez, kopuru mugatua eskainiko dute. Beraz, olagarroa jateko ziurtasuna nahi duenak hobe du aldez aurretik txartela erostea.

# TXARTELAK  Etenetan bertan salgai, eta baita On bizi elkarteko Goimendin, Itxaspen, Goya harategian ere.

# PREZIOAK  Janariei dagokionez, hauexek:
    8 euro Olagarro razio osoa.
    5 euro Olagarro razio erdia.
    3 euro Xolomo ogitartekoa.

# EDARIAK  Aukera zabala, eta nahi adina:
    Ribeiroa, txakolina, sagardoa, freskagarriak... Edarietarako ez da txartelik behar. Egunean bertan erosi behar da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!