Ikastaro aukera zabala prest

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Urriko lehen astean hasi eta maiatzera arte iraungo duten ikastaroen zerrenda luzea da Asteasun. Izena emateko epea amaitzear da dagoeneko. Hauxe haur, gazte nahiz helduei zuzendutako eskaintza:

HAURRENTZAT:

HAUR HEZKUNTZA ( 3, 4 eta 5 urtekoak)

-Ludoteka: Astelehen, asteazken eta ostiraletan 16:30etatik 18:30etara. Doan. Eskola txikietan.

-Antzerkia: 4 urtetik aurrera asteartetan.  60 €

LEHEN HEZKUNTZA ETA ZAHARRAGOAK

-Antzerkia: Asteartetan. 60 euro. Eskola txikietan.

-Bertso eskola: 60euro.

-Dantza: Ostiraletan. 60 euro. Eskola txikietan.

-Dantza modernoa: Asteazkenetan. 60 euro. Eskola txikietan.

-Musika: Ikastaro bakoitza 90 euro. Solfeoa, trikitixa (3. mailatik aurrera), panderoa (2. mailatik aurrera), txistua (2. mailatik aurrera), alboka, txalaparta, taldeko entsegua (bi astez behin).

GAZTE ETA HELDUENTZAT:

-Laboreak: bahinika, bordatua, gurutze puntua. Asteartetan. 150 euro.

-Egur taila: Ostirala.

-Euskal dantzak: Oinarrizko betiko euskal dantzak ikasteko. Ostiraletan. 110 euro.

-Alboka: Astelehenetan. 110 euro.

-Txalaparta: Astelehenetan. 110 euro.

-Ehungintza / fieltreoa: Fieltro teknikak erabiliz norberarentzat apaingarriak egiteko. 138 euro.

-Dantza modernoa: 12-18 urte artekoak. Ostiraletan 18:00-19:30. 51.5 euro.

-Kantu saioak: Kantu zaharrak berreskuratu eta kantatzeko saioak, kantuan trebatzeko, lagunartean aritzeko... Doan.

-Haurren elikadura: Elikadura naturala, adin taldekako elikadura, gaixotasunentzako erremedioak... 7 saio. 88 euro.

 

*Edozein zalantza argitzeko, 661082656 zenbakira deitu behar da (Ainhoa).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!