On bizi elkarteak ekitaldi ugari antolatu ditu larunbat honetarako

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko irailaren 21a

Pintxo poteaz gain, beste hamaika ekitaldi antolatuko dituzte herriko hainbat eragilerekin elkarlanean.

Elkarrizketa, biharko Aiurri astekarian. Egitaraua, jarraian:

ON BIZI ELKARTEAREN JAIA
Irailak 24, larunbata. Egitaraua:

16:00 IDIAZABAL KALEA
Haur jolasak: gurpildun tramankuluen lasterketa, hanka lotuen lasterketa, zaku lasterketa eta lokotx bilketa.

16:00 ZELAI ALDE PLAZA
Lehiaketan parte hartu duten marrazki erakusketa eta jolasa: irin jokua, sagar jokoa, oilo itsua,… 18.30etan marrazki lehiaketaren sari banaketa.  Aldi berean herriko ileapaintzaile batzuk haurrak margotu eta orraztuko dituzte.

16:00 IURRAMENDI PARKEA
Maskota erakusketa eta lehiaketa.

16:30 ZALDUNDEGI-GOIMENDI
Herri kirolak: Sansonarri eta Poxta Zahar taldeen arteko desafioa. Ondoren, gaztetxoentzako soka tira.

17:00 IURRAMENDI PARKEA
Ipuin kontalariak. Ondoren, 3-4 urtekoentzat moto lasterketa, haur txikien lasterketa.

18:00 HERRIGUNEAN PINTXO POTEA
Euro batean herriguneko hainbat tabernatan, pintxoa eta edaria.

19:00 GOIMENDI
Kantu kalejira Txanbolin eta koroarekin.

19:30 ZUBITXO PLAZA
Haur eta helduen danborrada. Arratsaldean zehar azoka, postuak eta jokoak.

PLAZIDO MUXIKA PLAZA
Denda berri elkartekoek hainbat ekintza antolatu dituzte; jokoak eta dantzaldia besteak beste.