Villabonako amnistiaren aldeko mugimenduak dispertsio politikak urteko bederatzigarren istripua eragin duela salatu du, "joan zen igandean, irailak 18, Alcala-ko espetxean aurkitzen diren Juan Ramon Karasatorre preso politikoaren neska laguna eta Oskar Zelarain presoaren neska laguna eta alabak istripu arin bat pairatu zuten espetxera bidean, Madrileko 48. kilometroan. Kotxe erretentzioak zirela eta, beste kotxe baten aurka talka egin zuten. Senideek bidaia jarraitu ahal izan zuten eta beren senideekin bisita egin zuten".