Sanmielak, lehen jai egunen egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ira. 21a, 18:49

Jaiaren egitaraua. Agenda atalean ere eskuragarri dago, egunez egun banatuta.

SANMIELAK 2011, LEHEN EGUNAK
IRAILAK 28, ASTEAZKENA

19:00    Jaien hasiera txupinazoa, Marizulo taldearen eskutik. Ondoren, Mielaren etorrera, erraldoi eta buruhandien kalejira Txanbolineko txistulariekin.  
20:30    Patata tortilla lehiaketa, Jakutegi plazan.
22:30    Mielaren bideokliparen aurkezpena.
23:00    Rock kontzertuak txoznatan: Anai-arrebak, Yaw, Jostion eta Flattened massacre frogs taldeekin.

IRAILAK 29, OSTEGUNA
SAN MIGEL EGUNA

09:30    Diana Txanbolin txistularien bandarekin.
10:30    Udal korporazioa udaletxetik elizara joango da Alkate soinuaren doinuarekin.
11:00    Meza nagusia elizan.
12:00    Udalak Maripi Sarasola eta Arantxa Etxeberria irakasle ohiak omenduko ditu udaletxeko areto nagusian. Txanbolin txistulari bandaren emanaldia San Juan plazan.
12:30    Toka txapelketa Iñistorra elkarteak antolatuta, San Juan plazan.
12:30    Zezenak Plazido Muxika plazan.  
14:00    Jubilatuentzat bazkaria Denda Berri elkarteak antolatuta, Oianume jatetxean.
14:30    Herri bazkaria Iñistorra elkarteak antolatuta, Jakutegi plazan.
16:30    Bertso saioa: Uxue Alberdi, Ane Labaka, Maialen Lujanbio eta Alaia Martin. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Jakutegi plazan.
17:30    Iñistorra elkarteak Urnietar emakume baserritarrak Urnietar Prestu izendatuko ditu Jakutegi plazan.
17:30    Kale antzerkia: Circotito ikuskizuna, San Juan plazan.  
18:00    Denok kantari Jakutegi plazan, Banaiz Bagararen eskutik.
17:30    Dantzaldia Iribarren orkestraren eskutik Plazido Muxika plazan, Denda Berri elkarteak antolatua.
18:30     Martin Mujika XII. pilota jaialdia.
        Erremontean:
        Etxabe II – Zuzizarreta //
        Matxin IV – Barrenetxea.
         Esku-pilotan, afizionatuak:
        Ojuel-Gorrotxategi //
        Esnal-Koka.
19:00    Umorezko bakarrizketa saioa Jakutegi plazan, Iñistorrak antolatuta.
20:00    Antzerkia Saroben, Vaiven taldearen “Lotsagabeak”.
20:00    Bosko Anitz txarangaren irteera.
20:00    Hegaluze jatea Jakutegi plazan, Poxta Zahar elkarteak antolatuta.
20:00    III. Maria Arizmendi irrintzi lehiaketa Jakutegi plazan, Iñistorrak antolatuta.
22:00    Umore ikuskizuna: Los Fonotarecos bikote kubatarraren emanaldia San Juan plazan.
23:00    Su ikuskizuna: Los Funebres Idiazabal kaletik barrena, Plazido Muxika plazara iritsi bitarte.

IRAILAK 30, OSTIRALA
HAUR ETA GAZTE EGUNA

10:00    Urko Perurena eta Ane Otaegi Alkate txikien izendapena udaletxean.
11:00    Erraldoi eta Buruhandien kalejira dultzaineroen laguntzarekin.
11:00    Bakailao lehiaketa zaharren egoitzan, Denda Berri elkarteak antolatuta.
11:00-13:30 / 16:30-19:00 Haur eta gazte parkea Egape ikastolako jolastokian. Puzgarriak.   
16:30    Haurrentzako ginkana Plazido Muxika plazan, Bosko Anitz taldearen eskutik.
17:30    Haurren Kontzejupeko eskupilota txapelketaren finalak, kontzejupean.
17:30    Gazteen ginkana herrian zehar.
18:00    Haurrentzako txokolatada Plazido Muxika plazan, Urnietako Gaztelekuak antolatuta.
18:30    Haur ikuskizuna: Gari, Montxo eta Joselontxo taldearekin, Plazido Muxika plazan. 20:00    Olagarro jatea Etenetak antolatuta, Egape ikastolako jantokian.
20:00    Alkate txikien botere uztea udaletxean.
21:00    Oilasko jatea Jakutegi plazan, Asketa elkarteak antolatuta.
21:30    Zine emanaldia Egape ikastolako frontoian, Etenetak antolatuta.
22:30    Erromeria Alaiki taldearekin San Juan plazan.  
23:00    Ska kontzertua: Skasti eta Egurra ta kitto! Jakutegi plazan.
23:15    Queimada Egape ikastolako jantokian, Etenetak antolatua.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!