Sanmielak, jaien atariko egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ira. 21a, 18:48

Jaien atarikoaren egitaraua, jarraian. Agenda atalean ere eskuragarri dago, egunez egun banatuta.

JAIAREN ATARIKOA
IRAILAK 23, OSTIRALA

20:00    Xabier Leteren omenezko herri-kantaldia Egape ikastolako jolastoki estalian, Anabas taldeak antolatuta, herriko hainbat talderen parte hartzearekin. Musika saioa izango da nagusiki, poesia eta antzerki saio txikiekin.

IRAILAK 24, LARUNBATA
9:00-10:30 Bolo txapelketa Santa Kruz elkarteak antolatuta, bolatokian.
12:30    Kontzejupeko txapelketaren finalaurrekoak, kontzejupean.
10:30-13:00 / 16:00-19:00 Tren-modelogintza erakusketa, Dardoka elkartean.
16:00-21:00 Onbizi elkartearen aurkezpen jaia, dantza, musika…
19:00-21:00 Pintxo-potea idiazabal kalean, Onbizik antolatuta.
19:30    Dantza ikuskizuna Saroben, Egape dantza taldearen emanaldia.
21:30    Bertso afaria, Erregea eta Bufoia, Poxta Zahar elkarteak antolatuta, Oianume jatetxean. Azken txartelak Oianumen bertan salgai.

IRAILAK 25, IGANDEA
09:00-10:00 XIII. Pintura lehiaketa. Izen-ematea Lekaion.     
09:00    Plater tiroketa txapelketa Oiartzungo Arkale zelaian.
10:00    Extremadurako produktuen dastaketa udaletxeko arkupean.
10:00-13:00 Tren-modelogintza erakusketa Dardokan.
12:00 / 17:30 Virgen de Guadaluperen emanaldia San Juan plazan.
19:00    Benidorm antzerkia Saroben, Denda Berriren eskutik.
19:00    Urnietako XIII. Pintura lehiaketaren sari banaketa Lekaio kultur etxean.

IRAILAK 28, ASTEAZKENA
16:30    Karta-joko eta toka txapelketa Denda Berri elkarteak antolatuta, bere egoitzan.
17:00    Haurrentzako marrazki tailerra Jakutegi plazan, Poxta Zaharrek antolatuta.
[Egitaraua egunez egun, aiurri.com]
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!