Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ira. 20a, 19:31

Abian da Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketaren X. edizioa. Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarrek parte hartu ahal izango dute eta bost maila ezberdin antolatu dira adinen arabera: A maila: 6-8 urte, B maila: 9-11 urte, C maila: 12-13 urte, D maila: 14-16 urte eta E maila: 17 urtetik gora. Lan bakoitzaren hiru kopia aurkeztu behar dira azaroaren 11 bitartean Zizurkilgo Udal bulegoetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!