Bildu boterera iritsi zela ehun egun betetzear direnean, Estanis Amutxastegi PSEko idazkariak agerraldia egin du bere balorazioa egiteko. Bilduren inguruan programarik ez dutela eta Udal jardueran ezer gutxi egin dutela adierazi du. Horrez gain, aurreko agintaldian martxan jarritako egitasmoak bazter batean ez uzteko lanean jarraituko dutela azpimarratu du.
Azpikolako harrobiaren lanak eteteko erabakiaren inguruan harridura agertu du, eta AHTa gerarazteko estrategian kokatu du. Horrez gain, ETAren amaieraz eta Bateragune auziaz ere hitz egin du. Bilduri berriro ere zuzendu zaio ETAri behingoz amaitzeko eskatuz.
Bateragune auzian epaia errespetatzen duela adierazi du, nahiz eta bere iritzi pertsonala epaiaren aurkakoa izan.
Agerraldiaren bideoa