Ikastaro eskaintza zabala

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko irailaren 20a

Atxulondo Kultur Etxean nahiz Zizurkil Goiko Iriarte Etxean kultu ikastaro ezberdinak eskainiko dira adin ezberdineko herritarrei zuzenduta. Izena emateko epea ostiralean amaituko da:

Ikastaroak

Atxulondo Kultur Etxean

-Haurrentzat: Antzerkia eta euskal dantzak. Matrikula epea irailaren 23a arte. Izen-emateak Aurrera plazako Udal bulegoetan.

-Helduentzat: Eskulanak eta pintura, Patchwork, Yoga eta Pilates. Matrikula epea irailaren 23a arte. Izen-emateak Aurrera plazako Udal bulegoetan.

-Jubilatuentzat: Gimnasia, Joskintza eta eskulanak eta Yoga. Izen-emate eta prezioak Elizpe jubilatu elkartean.

Ikastaro motzak

Azalaren zaintza uda ondoren eta Sabel dantza.

Iriarte Kultur Etxean

-Helduentzat: Eskulanak eta Gimnasia.

Euskara

Villabona-Zizurkil: Zizurkil eta Villabonako Udalek antolaturik, herrian bertan euskara ikasteko taldeak sortuko dira. Izen-emateak irailaren 30era arte Villabonako udaletxea eta Zizurkilgo Udal bulegoetan.

Alfabetatze ikastaroa

Zizurkil: Iriarte etxean eskainiko da asteazkenetan 19:00etatik 20:30etara.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!