Urriaren 8an, arratsaldeko 17:00etan hasita, Garfe eta Amasako Uxo-Toki elkarteak, pilota jaialdia eta txakolin dastaketa antolatu ditu, Villabonako Udalaren laguntzarekin, Amasako pilotalekuan.
-Lehen partida: Koka vs. Bengoetxea VII.
-Bigarren partida: Mendizabal-Goñi III vs. Mikel Goñi-Galarza VI.
Ondoren txakolin dastaketa izango da. Besteak beste, Mokoroa, Eizagirre, Kataide, Bengoetxe, Basa lore, Talai berri, Aizpurua eta Arregi txakolindegiek hartuko dute parte.
Sarrera: 12 euro (pilota partidak + txakolina dastatzeko edalontzia).