Igaro berri den asteburuan, Pirinioetan izan dira Aizkardiko kideak. Guztira 40 lagunek hartu dute parte bertan burutu dituzten bi ibilaldietan. Larunbatean Facha mendia igo zuten (3005m) eta igandean Frondeillas (3070m), gaua Respumosoko aterpean igaro eta gero.
Irudian, Facha tontorrean ageri dira hainbat kide.