Mugikortasunarekin lotutako bigarren eskuko tresnak saltzeko aukera izango da, urteen poderioz finkatuta dagoen azoka horretan. Materiala aurrez utzi beharko da herrian herriko udaletxean. Azokan parte hartzen duten herriak: Aduna, Anoeta, Asteasu, Irura, Villabona, Zizurkil, Berastegi, Ibarra eta Tolosa.
Bestalde, Ekogune, Uribe-Kostako Agenda 21eko bulegoaren eskutik, Bizimeta izeneko eskualdeko herrien arteko bizikleta elektriko eta ez elektrikoen mailegu sistemaren erakusketa egingo da. 16 urtetik gorako herritarrek bizikleta elektrikoa probatzeko aukera izango dute.
-Bizikleta Bira Tolosaldeko bidegorrian. Irailak 25, igandea. Asteasu eta Ikaztegieta abiapuntu, Anoeta elkargune. 10:30-13:30.
Anoetan hamaiketako ekologikoa izango da 11:30etan. 12:30etan Bizibidaia familiak Zelanda Berrira egindako Kiwizibidaia ikus-entzunezkoa eskainiko da.
Garraio publikoaren mapa eta ordutegia
Bizikleta eta bidegorrien erabilera sustatu eta sarea bermatzeaz gain, Tolosaldeko Udalek, garraiobide publikoaren erabilera bultzatu nahi dutela adierazi dute ordezkariek prentsaurrekoan. Helburu hori lortze aldera, hurrengo astetik aurrera Tolosaldeko udaletxe eta kultur etxeetan, herritar guztien eskura jarriko dituzte garraio publikoaren mapa eta ordutegia.