Irteerak talde txikietan egingo dira eta 45 minutukoak izango dira, Bisitarien Etxean 10:30etan hasita. Arrantza eskolatik gertuen dagoen Leitzaran ibaiko zatira hurbilduko dira. Bertan ibai ekosistema orokorra azalduko da, eta arrain eta intsektuen bizi zikloan eragina duten faktore garrantzitsuenei arreta berezia jarriko die. Hil gabeko arrantza artearen erakustaldia egingo da. Azken irteera, bestalde, 12:45etan hasiko da.
Uraren Interpretazio Zentroan doan sartu ahal izango da igandeko ohiko ordutegian, 10:00etatik 14:00etara.
www.leitzaran.org