Usakume tiraketaren edizio berria jokoan jarriko da igande honetan. Millos zelaian, bi txanda egingo dituzte. Lehena, 11:00tatik 13:30etara eta, bigarrena, 16:00etatik 18:00etara. Tiratzaile bakoitzeko 3 usakume izango dira. Saritan 1.800 euro dirutan banatuko dira, eta baita 30 saski ere. Santa Krutz elkarteak Urnietako Udalaren eta bertako taberna, denda eta enpresen laguntzari esker antolatu ohi du proba. Denei eskerrak eman nahi dizkie lerro hauen bidez.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!