Zumeatarra taldekoak triatloi proba ezberdinetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ira. 15a, 10:55

Abejar, Soria
Partaideak: Ander Septien, Javier Miguel eta Paul Vilumbrales.
2011.9.4.
Igeri: 1900 metro.
Bizikletan: 75 km.
Korrika: Maratoi erdia.
Javier Miguel Elite mailan podiumera igo zen, hirugarren sailkatu ondoren.
Ibizan jokatuko den estatu mailako txapelketarako txartela eskuratu zuen, bide batez.
Ander Septien 20-24 urte bitartekoen artean lehena izan zen.
Paul Vilumbralesek lehen aldiz parte hartu zuen eta bere adin taldean hamargarren sailkatu zen. Meritu handiko emaitza da, Soriako
probako partaidetzaren gehiengoa Paul Vilumbralesen adin tartekoa baitzen.

Guadalajara
Partaidea: Garikoitz Arregi.
2011.9.3.
Igeri: 1900 metro.
Bizikletan: 80 km.
Korrika: 20 kilometro.
Ironman probaren erdia da, eta 24. sailkatu zen. Etorkizunera begira helburu garbia dauka: bigarren aldiz
Ironman distantzia duen triatloia egitea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!