Buruntzaldea taldea Kontxako igeriketa proban

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ira. 15a, 10:54

Aurreko larunbatean taldeko hamar igerilarik Kontxako badiako igeriketa zeharkaldian parte hartu zuten. Eguraldia lagun, giro polita bizi izan zen. Taldeko gehienentzat esperientzia berria izan zen ur irekietan igeri egiten zuten lehen aldia zelako. Haritz Mitxelena, Mikel Esnal, Naroa Goikoetxea, Alazne Egiazabal, Kevin Iglesias, Mikel Arribillaga, Itsaso Tolosa, Iñigo Ibarburu, Jone Vazquez eta Garazi Alkorta aritu ziren. Infantil mailan Iñigo Ibarburu bigarren izan zen. Nesketan, berriz, Itsaso Tolosa hirugarren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!