Iruñea-Andoain Plazaolan barrena bizikleta gainean, urriaren 8an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ira. 15a, 10:54

Leitz kirol elkarteko kideak ere martxan jarri dira. Aurreko igandean mendi bizikleta irteera antolatu zuten Andoain-Asteasu-Andazarrate-Pagoeta-Andoain ibilbidea egiteko.
Pixkanaka urrian egin ohi duten irteera ederra gerturatzen ari da: Iruñea-Andoain artekoa, hain zuzen. Andoaindarrei eta urnietarrei irteeran parte hartzeko gonbitea luzatu nahi diete. Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago. Argibide gehiago, www.leitz-mtb.com webgunean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!