Saskibaloia ere martxan jarri da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ira. 15a, 10:53

Ganbara saski taldeak denboraldi berria prestatzeari ekin dio. Dagoeneko prestaketa saioetan murgildu da, baina oraindik ere saskian aritzeko gogoa duenak ateak zabalik ditu. Saski taldeko arduradunek eskuak zabalik izango dituzte interesa duen guztiarekin. Hauexek dira entrenamenduetarako saioak:

•     Astelehenero, 18:30etatik aurrera.
•     Asteazkenero, 18:30etatik aurrera.
•     Ostiralero, 18:00etatik aurrera.

Neskak eta mutilak gonbidatu nahi dituzte prestaketa saioetara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!