Txupinazoa eta pregoia Sanmieletan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko irailaren 15a

Irailak 28, ASTEAZKENA
19:00 • SAN JUAN PLAZA


Udalak jaien hasierako txupinazoa bota eta pregoia irakurtzeko aukera herriko pertsona edota giza talde bat nabarmentzeko baliatzen du. Jai batzordearen proposamena aintzat hartuta, Marizulo eta Urnieta’59 ikuskizunen bultzatzaileek izango dute jaiei hasiera emateko ohorea. Udalak horrela arrazoitu du erabakia, “bi ikuskizun horiek historia, musika, dantza eta antzerkiaren bitartez Urnietako herritarrak batu dituela esan genezake”. Ekimen horien sustatzaileak igoko dira udaletxeko balkoira: Juxto Egaña, Antton Jauregi eta Luis Mari Zaldua hain zuzen.