Emakume baserritarrak Urnietar prestu 2011

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ira. 15a, 10:48

Urnietako lau auzoetako baserritar bana omenduz, Iñistorra elkarteak herriko emakume baserritarrari gorazarre egin nahi dio aurtengo Iñistor jaian. Urnietar prestu izendapenean Lurdes Arozena, Angela Garmendia, Pili Intxausti eta Maixabel Setien izango dira protagonista nagusiak.

Irailak 29, OSTEGUNA
EGUN OSOKO JAIA • JAKUTEGI PLAZA


Galbidean dagoen bizimodua izan arren, oraindik orain baserriko ogibideari eusten dionik bada. Korrontearen aurka bezala, lana gogotik egitea besterik ez dute. Horregatik, emakume baserritarrek ondo merezita daukate omenaldia. Oztaran, Ergoien, Lategi eta Goiburu Urnietako lau auzoetako baserritarrak gogoan izango dituzte Urnietako jai egun handienean, irailaren 29an alegia. Auzo bakoitzeko baserritar bana igoko da taula gainera. Irudietan, aurtengo Urnietar prestu izendapena jasoko dutenak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!