Zeregin horretan buru-belarri dabiltza elkarteko eragileak, egunotan.
Irailaren 24ko arratsalderako hamaika egitasmo iragarri dute, Idiazabal kalean nahiz herriguneko hainbat plazatan. Euskadin indarra hartzen ari den “Pintxo-pote”a delakoa Urnietan ere gozatzeko aukera izango da. “Pintxo-potea” delakoak euro bakarrarekin edaria eta pintxoa erosteko aukera eskaintzen du. Urnietako hainbat tabernatan aukera horretaz baliatzeko aukera izango da. Baina ez da aurkezpena horretara bakarrik mugatuko. 16:00etan hasita ipuin-kontalariak edota jolasak izango dira haurren gozagarri.
19:00etatik 21:00etara herriko eragileek beren agerpena egingo dute, On bizirekin bat eginez. Dantza, kantua, antzerkia, musika..., hamaika ekintza ikusteko aukera izango da. Eta, nola ez, “Pintxo-pote”az gozatzeko aukera ere bai.