Xabier Leteren omenez jendetza bildu da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ira. 15a, 10:46

Jendetza bildu da Egape ikastolako jolastoki estalian Xabier Leteren omenezko kontzertua ikustera. Eta bide batez, parte hartzera ere bai. Ia ehun lagun igo dira taula gainera. Ikusleek kantuan parte hartzeko gonbitea jaso dute, antolatzaileen eskutik.

Argazkiak   |  Bideoa

 

Irailak 23, OSTIRALA
EGAPE IKASTOLAKO JOLASTOKIA

Gaur ilunztean burutuko da Xabier Lete oroitu eta omentzeko jaialdia, Anabas taldearen ardurapean. Egunotan parte hartzaileak entseguak egiten ari dira. Musika, poesia eta antzerkia eskainiko dira jaialdi bakarrean. Jaialdiaren aurkezlea Luis Mari Zaldua izango da. Horra, emanaldian eskainiko duten kantutegia:



Lehen zatia
1.    San Simon eta San Juda.     Egape ikastolako ikasleak
2.    Maiteaz galdezka.     Nerea Gomez
3.    Sehaska kanta.     Edurne Lete
4.    Giza aberea.     Iñigo Oruna
5.    Errota zahar maitea.     Elizako kantari taldea
6.    Izotz Ondoko.     Olga Outeiral / Maddalen Pradera
7.    Ondar gorri.     Aitor Unanue
8.    Nik ez dut amets handirik.     Adriana Unanue eta Nerea Berrotaran
9.    Kontrapas, otsoa ta txanogorritxu.     Bosko Anitz txaranga
Bigarren zatia
10.    Nagusia eta maizterra.     Fermin Argiñarena eta Mikel Izagirre
11.    Frantses euskalduna.     Iñistorra eta Banaiz Bagara
12.    Gizon arruntaren koplak.     Poxta Zahar
Hirugarren zatia
13.    Ni naiz.     Xabier Ubillos
14.    Itsasoan urak handi dira.     Cohen
15.    Nafarroa.     Mikel Aldanondo
16.    Neguaren zain.     Fermin Zinkunegi
17.    Habanera.     Juxto Egaña
18.    Xalbadorren heriotzean.     Denek batera
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!