NEL ekimenean, Villabonako Udala lagun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ira. 13a, 16:50

Atzo, Donostiako Txara gizarte zerbitzuen zentroan NEL -Nik Euskaraz Lanean- proiektua aurkeztu zen. Proiektua urritik aurrera martxan jarriko da ( izena emateko epea zabalik dago) eta etorkinak eta beste pertsona interesatuak lanean euskara ikasteko aukera eskaintzen du. Lehengo taldea etxeko-langileei eta familia euskaldunei zuzenduta dago eta bertan enplegatuak eta familiak elkarrekin ikasiko dute nola bihurtu beren lan harremana pausoz pauso euskarara. Tailerra Ategorrietan dagoen Laguntza Etxean emango da: 28 eskola ordu eta 8 tailer ordu eskainiko da. Eskolak Emun eta Banaiz Bagarako irakasleek emango dituzte. Donostiako, Buruntzaldeko eta Villabonako Udalek parte hartuko dute eta baita Caritas eta Esperanza Latina elkarteek ere. Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxaren dirulaguntza jaso ditu.

Argazkian: (ezkerretatik eskubira) Boris Nogales (Lasarteko euskara zinegotzia), Xabier Mendiguren, Petra Elser (Banaiz Bagara Elkartea), Eider Alustiza (Emun), Nora Urbizu (Villabonako euskara zinegotzia).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!