Giro bikaina Zizurkilgo festetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ira. 12a, 12:30

Giro bikaina nagusitu da aurtengo Zizurkilgo festetan. Herritarrek ondo baino hobeto erantzun diete antolatutako ekintzei eta parte hartze handia izan da. Ostiralean, gazte ugari bildu zen Gazte eguneko bazkarian eta baita ondorengo kalejiran nahiz gaueko kontzertuetan ere. Larunbatean koadrilen eguna izan zen eta ia 500 herritar gerturatu zen plazako bazkarira. Ondorengo jolas eta urteroko asto karreran giro aparta sortu zen. Gaueko mozorro festan ere jende ugarik hartu zuen parte. Atzo, urteroko sardin jate eta artzain txakur erakusketarekin batera, herritarren arteko kantu-musika-dantza emanaldia nagusitu zen. Festa borobilak.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!