Larunbat gauean iritsi zen Andoainera azken 9 urteak espetxean eman dituen Harkaitz Lavega preso ohia. Loiolan jaio zen, baina Andoainen bizitzen jarri da. Une hunkigarriak bizi izan zituen Andoainen, senideak eta lagunak aurkitzean. Ehun lagun inguru zain zituen. Omenaldi ekitaldian Lavegak berak esker ona adierazi zien bertaratu zirenei. Hizketaldi laburra baina oso esanguratsua eskaini zuen.