Ruben Lanz legazpiarrak garaipena eta errekor berria Urnietako Herri Biran

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko irailaren 11

Gaur eguerdian egin da Urnietako Herri Biraren XV. edizioa. 9,5kilometroko ibilbidean 113 parte hartzaile izan dira; horietatik 111 iritsi dira helmugara. Ruben Lanz legazpiarra izan da garailea eta errokor berria jarri du 28:47ko denbora eginda. Ia minutu batean jaitsi du orain arteko markarik onena. Bigarren sailkatua, Ibai Alba (Hernani) izan da 30:13ko denborarekin eta hirugarrena Raul Gomez (Lasarte-Oria) 31:03ko denbora eginda. Emakumeen kategorian, hau izan da sailkapena: 1. Ana M. Gonzalez, Errenteria 39:08; 2. Nieves Civicos (Lasarte-Oria) 40:55; 3. Pilar Arriola (Elgoibar) 42:05. Urnietarren artean, lehenengoa Xabier Almorza izan da (32:55) eta emakumeetan Sandra Rodriguez (49:09). Sailkapen osoa ikusteko:  www.herrikrossa.com