Hasi dira Zizurkilgo festak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ira. 8a, 11:56

Atzo arratsaldean kros herrikoiarekin abiatu ziren Elbarrenako festak. Lehenengo gaztetxoenen txanda izan zen eta neska-mutil ugarik hartu zuen parte –3 urtekoa izan zen gazteena–. Alex Alvarez ailegatu zen lehen postuan helmugara. Helduen kros mistoan, berriz, 48 bikotek hartu zuen parte. Joxe Mari Etxeberria eta Nerea Amilibia zizurkildarrentzat izan zen lehen postua (18'58''). Joxean Alberdi eta Eva Pelaezentzat bigarrena (19'38'') eta Mikel Legarreta eta Uxune Tenarentzat hirugarrena (19'48''). Sari banaketaren ostean Melokotoiaren kalejira egin zen herriko lkaleetan zehar eta ondoren txupinazoa. Herri afaria eta gero, herritar ugarik parte hartu zuen danborrada berreskuratu zen. Lehen arratse-gauean giroa bero-beroa nagusitu zen.

Gaurko eta datozen egunetarako egitaraua:

Argazkiak

Irailak 8, osteguna
  • 11:30    Jokolandia. Haurrentzat jolasak
  • 13:00    Jubilatuen jokoak: toka eta igela
  • 14:00    Jubilatuen bazkaria Atxulondo jatetxean.
  • 17:00    Pirritx, Porrotx eta Marimotots: Ongi etorri Pupu eta Lore.   Ondoren, buruhandiak.
  • 20:00    Bertso saioa Joxe Arregi plazan. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Xabier Silveira, Iker Zubeldia. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
  • 23:00    Dantzaldia Drindots taldearen eskutik.

Irailak 9, ostirala
  • 11:00    Haur jolasak. Buruhandiak.
  • 11:30    Meza nagusia.
  • 11:30    3X3 saskibaloi txapelketaren finala Ugare auzoko kantxan.
  • 13:00    Herriko haurren euskal dantzen ikuskizuna.
  • 14:00    Gazte bazkaria.     Ondoren, gazte jokoak.
  • 17:30    Libertia haur antzerkia Aurrera plazan.
  • 19:00    Kale musika Afrika Baj Yay taldearekin.
  • 23:00    Kontzertuak: Kodigo Norte, Deskontrol eta Muyayo Rif.    Tartean, euskal preso, errefuxiatu eta gudariei omenaldia.

Irailak 10, larunbata
  • 11:00    Herri kirolak Aurrera plazan. Aizkolariak: Joseba Otegi eta Jon Irazu. Harrijasotzailea: Urtzi Telleria. Aurkezlea: Joxe Angel Sarasola
  • 12:00    Dantza suelto erakustaldia
  • 13:00    Balkoietako lore apainketa lehiaketaren sari banaketa
  • 14:00    Herri bazkaria.  Ondoren, blusen arteko pentatloia. Koadrilek bost jokotan hartuko dute parte. Jokoetako bat asto karrera izango da
  • 18:30    Asto karrera. Oharra: Bertaratu nahi duten ikusleei dotore janzteko eskaera egiten zaie
  • 19:30    Kantukale taldearen euskal kantak. Parte hartzaileentzat intxo dastaketa eta barrikotea
  • 23:30    Makumba Beat taldearen kontzertua (afrikar musika)

 

Irailak 11, igandea
  • 07:30    Diana trikitixaz lagundurik
  • 11:30    Sardinak eta sagardo dastaketa Urkamendi elkartearen eskutik
  • 12:30    Artzain txakur erakusketa eta lehiaketa Fraisoroko zelaian (Joxe Arregi plazaren goialdean)
  • 16:00    III. Joxe Arregi mus txapelketa plazan
  • 19:00    Herritarren dantza eta Melokotoiaren agurra. Aurretik kalejira. Zizurkildar guztiei egun horretan arrantzalez janzteko deia egiten zaie. Ondoren, dantza ikuskizuneko parte hartzaileentzat afari merienda
  • 20:30-21:30 eta 22:30etatik aurrera Gugaz taldearen eskutik erromeria
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!