Zizurkilgo festa batzordeko kideek guztia prest dute herriko festei hasiera emateko. Gaur arratsaldeko 18:30etan, kros mistoarekin, abiatuko dira jaiak datorren igandera bitartean. Tartean, hamaika ekintza izango da:
Gaurko egitaraua:
- 18:30 IV. Kros mistoa, bikote mistoentzat
- 19:30 Melokotoiaren kalejira Joxe Arregi plazatik
- 20:30 Txupinazoa eta Melokotoiaren aurkezpena Iñurriak eta Tximistak blusen eskutik (Txanpain botilak eramatea gogoratu). Ondoren, buruhandiak eta kalejira, trikitixaz alaiturik. Festetako zapiak salgai herriko tabernetan
- 21:30 Herri afaria Pasus jatetxearen eskutik, Joxe Arregi plazan
- 00:00 Danborrada herrikoia Jun da Jo txarangarekin
- 03:00 Karaokea plazan
Festetako egitaraua