Irrintzi elkarteak urtero antolatu ohi duen Azoka berezia izango da larunbat honetan. Iaz bezala, Txermingo ikastolaren azpialdean. Goizeko 10:00etatik 14:00etara hainbat jaki, edari eta bestelako produktu ikusi, dastatu eta erosteko aukera izango da.
Eguerdian, eskualdeko elkarteen arteko Isats gisatuen lehiaketa ere izango da.