Bost partida jokatu ziren Adunako frontoian. Lehendabizikoa prebenjaminena, Aduna herriko bi bikoteek jokatu zuten; Beñat Mendizabal eta Aitor Sorrarain, Iker Aburuza eta Andoni Olasagastiren aurka. Aipatutako bigarren bikotea izan zen garaile 10-16 emaitza lortuz.
Benjamin mailan, Auritz Otaño eta Mikel Etxeberria bikote bidegoiandarrak irabazi zuen partida Pello Olano eta Iker Zubeldia, Altzo eta Alegiako taldearen aurka, 16-12 emaitzarekin, hain zuzen.
Adunako Imanol Olasagasti eta Aitor Aranguren izan ziren alebin mailako irabazleak. Zizurkilgo Julen Alberdi eta Asier Ugartemendiak osatutako bikoteari 16-7 irabazi ondoren.
Infantil mailan, Aratz Irazustabarrena eta Ander Garin bikotea izan zen garaile, Zizurkilgo Mikel Garin eta Jokin Arregiren aurka; 18-12 emaitza lortuz. Azkenik, kadete mailan, Aitor Ormazabal eta Jon Erasun zizurkildarrak izan ziren irabazleak; Amezketako Ander Zabala eta Julen Otamendi gazteek osatutako bikotaren aurka. 22-5 emaitzari esker.
Emaitzak
Aurrebenjaminak
Beñat Mendizabal eta Aitor Sorrarain (Aduna) 10
Iker Aburuza eta Andoni Olasagasti (Aduna) 16
Benjaminak
Auritz Otaño eta Mikel Etxeberria (Bidegoian) 16
Pello Olano eta Iker Zubeldia (Altzo/Alegi) 12
Alebinak
Imanol Olasagasti eta Aitor Aranguren (Aduna) 16
Julen Alberdi eta Asier Ugartemendia (Zizurkil) 7
Infantilak
Aratz Irazustabarrena eta Ander Garin (Altzo/Alegi) 18
Mikel Garain eta Jokin Arregi (Zizurkil) 12
Kadeteak
Aitor Ormazabal eta Jon Erasun (Zizurkil) 22
Ander Zabala eta Julen Otamendi (Amezketa) 5