Deialdiaren oinarriak:
• Ipuin lehiaketara 10-17 urte bitarteko neska-mutilek aurkez dezakete bere ipuina.
Lanak egile bakarra izan behar du. Partaide bakoitzak lan bat edo gehiago aurkez dezake. Lanek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute.
• Lehiaketa lau mailatan banatuko da:
A.maila: 10–11 urte.
B.maila: 12–13 urte.
C.maila: 14–15 urte.
D.maila: 16–17 urte.
• Gaia librea da eta hizkuntza, euskara.
• A. mailako lanek gutxienez 2 eta gehienez 4 orrialde izango dituzte. B. C. eta D. mailako lanek, gutxienez 4 eta gehienez 8 orrialde.
Kasu guztietan DIN A-4 neurrian aurkeztuko dira eta makinaz edo ordenagailuz idatzita.
• Lan bakoitzaren lau kopia entregatu beharko dira urriaren 11n 10:00etatik 13:00etara Basteron.
• Lanekin batera, sobre itxi bat aurkeztuko da. Sobrearen barnealdean lanaren egilearen izen-deiturak, helbidea, telefonoa eta adina jarriko dira. Sobrearen kanpoaldean, berriz, lanaren izenburu berbera eta egilearen adina soil-soilik.
• Sariak, mailaz maila, honakoak izango dira:
A. maila: 1. saria: 100 e.
2. saria: 70 e.
B. maila: 1. saria: 110 e.
2. saria: 80 e.
C eta D mailak:
1. saria: 250 e.
2. saria: 150 e.
• Epaimahai aditu batek erabakiko du lan sarituak zeintzuk diren.
Sari banaketa azaroan izango da. Sarituei telefonoz jakinaraziko zaie sari banaketa ekitaldiaren data.