Buruntzako jaiak, balorazioa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ira. 6a, 17:32

JAIAK barne-barnetik. Buruntzako jai batzordea:

"Aurtengo San Roke jaiak amaitu ostean, balantzea egiteko garaia da. Eguraldia lagun, aurreko urteetan baina jende gehiago bildu da jaietako ekitaldietara. Datuei erreparatu besterik ez dago: mendian, nahiz zaharren egoitzan eginiko elizkizunetan, 50 lagun, toka txapelketan, 23 parte hartzaile, bertso afarian, 70 lagun, eta krosean, 83 korrikalarik hartu zuten parte .

Ekitaldi horietatik bat azpimarratzekotan krosa aipatu behar dugu. Lasterketak antolaketa handia suposatzen du eta talde lana handia behar izaten dela kontuan izanik, esker ona adierazi nahi diegu, San Rokeko lasterketan eskua bota dutenei. Saltokiei esker, korrikalari guztiek jasotzen dute sariren bat. Horretaz gain, gure eskerrik beroenak ere, ibilbidean zehar laguntzaile diren auzotar eta herritarrei ere. Horiek guztiek gabe, ezinezkoa litzateke lasterketa egitea.

Parte hartzaileei dagokionez, aurten, besteak beste, Frantzia, Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoatik etorritako 83 korrikalarik amaitu zuten 6.200 metroko ibilbide gogorra, horietatik 25 andoaindarrak. Hezetasun maila handiak gehiago gogortu zuen lasterketa, baina helmugan hamaiketako eder bat eta sari ugarirekin saritu genituen korrikalariak. Esker mila guztioi eta hurrengo urtean elkar ikusiko dugun desioarekin agurtzen gara".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!