Jaurlaritzak AHTari bultzada eman nahi dio

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ira. 6a, 17:05

Eusko Jaurlaritzak abuztuaren amaieran iragarri zuenez, Abiadura Handiko Trenaren ibilbidea eskualdean barrena eraikitzeko lehiaketa deitu du.

Gipuzkoan AHTa eraikitzeari “bultzada” eman nahi diotela iragarri zuten. Buruntzaldean bi eremutan eraikitzeko lehiaketa deitu dute. Horietako bat Zizurkil-Andoain herrien artekoa, ia bost kilometrokoa. Hura egiteko aurrekontua 194 milioi eurokoa izango dela aurreikusi dute. Bestea, Hernani-Astigarraga artekoa litzateke, bi kilometro eta erdikoa, eta beste hura burutzeko 76 milioi euroko aurrekontua aurreikusi dute.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!