Aurreko agintaldian Azpikola 2004 S.L. taldeari harrobian Abiadura Handiko Trenari loturiko lanak hasi ahal izateko beharrezko obra baimena eman zioten. Enpresak, ordea, ez omen du zeregin horretan aritzeko jarduera-lizentziarik lortu. Gauzak horrela, Azpikola 2004 S.L.-ren aktibitate lizentziarekin zer gertatzen den ikusi bitartean Bilduko agintari berriek ez diote obra lizentziarik emango.
Udan lanean aritu da, beraz, Udal gobernu taldea. Bildu Udal hauteskunde kanpainan Azpikolako harrobia berrirekitzearen aurka argi eta garbi agertu zen, eta orain obrak etetea lortu du. Prentsa ohar bidez igorritako adierazpenean, Bildukoen erabakiak EAJ alderdiaren oniritzia badu. Iraileko Udal batzarraldian Azpikolako harrobia aztergaien artean izango da, ziurrenik.