Dirulaguntza begirale titulua lortu nahi duten ikasleentzat

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ira. 6a, 17:02

Andoaingo Udaleko Ainara Rodriguez Euskarako zinegotziak prentsa ohar bidez adierazi duenez, ikasturte berrian aisialdirako begirale edo zuzendari tituluak eskuratzeko ikastaroak egiten dituztenek Andoaingo Udalarengandik dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute. Andoainen erroldaturik dauden gazteek izango dute aukera hori, beti ere Eusko Jaurlaritzak homologaturiko ikastaroak euskaraz egiten dituzten neurrian. Dirulaguntzetarako baldintzak irailean zehar zehaztuko ditu Udalak, eta onartu bezain laster emango dira ezagutzera.
Rodriguezen arabera dirulaguntza hauen izateko arrazoia zera da: “haurrek euskararen erabilera areagotzeko arlo pisuzkoenetakoa da aisialdia, eta beharrezkoa da aisialdia dinamizatuko duten begiraleak euskaraz trebatuak izatea. Helburu horren aldeko bultzada eman nahi du Udalak pizgarri hauen bidez”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!